Gizarte Hezkuntzako ikasle bat naiz, eta zahartzaroari buruzko informazioa eskeintzen dizuet blog honetan.
2010-11-11
Zahartzaroa eta elikadura
Berrogeita hamabost urtetik aurrera, gorputzaren metabolismoa moteldu egiten da; hau da, jarduera bera egiteko gorputzak energia gutxiago erabiltzen du eta, ondorioz, eguneroko energia-beharrak egokitu egin behar dira. Izan ere, denborarekin gorputzaren osaera aldatu egiten da. Giharrak urritu egiten dira eta, koipea, berriz, pilatu; eta koipeen gastu energetikoa askoz ere baxuagoa denez, kilokaloria gutxiago behar ditugu urteak aurrera doazen neurrian. Beraz, zahartzaroan, dentsitate nutritibo handiena eta kaloria-kopuru txikiena duten janarien aldeko apustua egitea komeni da eguneroko menuak antolatzeko garaian.Era berean, proteina asko hondatzen direnez, zahartzaroan proteina-behar handia izaten dugu gizakiok, ia haurtzaroan adinakoa: daukagun kilo bakoitzeko proteina gramo bat hartzea gomendatzen dute adituek. Horietatik % 60 animalia-jatorrikoak izatea komeni da eta beste % 40 barazki-jatorriko produktuetatik eratorriak. Gatz mineralen eta bitaminen beharra ere, adibidez, kaltzioarena, nabarmen handiagoa da pertsona helduenekin alderatuz gero. Hala ere, dieta orekatuari jarraitu, pisu egokia izan eta ariketa fisiko apur bat eginez gero, intsulinaren ekoizpena ia ziurtatua dago.
2010-10-28
Hirugarren adinean kirola
Zahartzeak ez du esan nahi, inondik inora, aztura onak bertan behera uztea, eta horregatik ariketa egiteak gomendagarria izaten jarraitzen du. Ikerketak ondotxo frogatu duen bezala, zahartze-maila eta fakultateak edo gaitasunak galtzea modu garrantzitsuan gutxitu daitezke ariketa eginez. Baina edonola izanik ere, intentsitate handiko kirolak edota koordinazio-maila altua eskatzen dutenak ebitatu beharko lirateke adin honetan istripurik ez izateko.
Jardinerian aritzea, petankan jolastea, saloi edo aretoko dantza, golfa, igeriketa edota luzazketa-ariketak eta erlaxaziokoak (yoga, adibidez), oso mesedegarriak gerta daitezke hirugarren adinean sartu direnentzat. Eta ez bakarrik osasun-egoera ona mantentzeagatik, baita urtetan mantendu ezinik edo galduz joan diren lagunak edota harreman sozialak berreskuratzen laguntzen duelako.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)