
Era berean, proteina asko hondatzen direnez, zahartzaroan proteina-behar handia izaten dugu gizakiok, ia haurtzaroan adinakoa: daukagun kilo bakoitzeko proteina gramo bat hartzea gomendatzen dute adituek. Horietatik % 60 animalia-jatorrikoak izatea komeni da eta beste % 40 barazki-jatorriko produktuetatik eratorriak. Gatz mineralen eta bitaminen beharra ere, adibidez, kaltzioarena, nabarmen handiagoa da pertsona helduenekin alderatuz gero. Hala ere, dieta orekatuari jarraitu, pisu egokia izan eta ariketa fisiko apur bat eginez gero, intsulinaren ekoizpena ia ziurtatua dago.
Adituek C, E eta A bitamina asko hartzea gomendatzen dute zahartzaroari lotutako itsutasunari aurre egiteko. Ura ere ezinbestekoa da adineko pertsonentzat; izan ere, zahartu ahala, gorputzak lehortzeko joera du eta ez dugu egarririk sentitzen. Ura edateko ohiturarik ez badugu, primerakoak dira zukua, zopa, salda, infusioa, barazkiak eta frutak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario