2011-01-13

Webquest

Webquest hau aukeratu dut, interesgarria iruditzen zaidalako, zahartzaroari buruzko hausnarketa egiten baitu; eta nire ustez, gauza garrantzitsua da, jende gutxi geratzen delako honi buruz pentsatzen edo hausnartzen.

Ezinduak-Multimedia

Hona emen Ezinduen Multimedia:

PD: Naiararen izena ahaztu zaigu jartzea

El Educador Social en la Sociedad de Informacion(Hausnarketa)

    Klasean eman dugun testu baten inguruko hausnarketa da honako hau:
                                                     Hausnarketa
Gaur egun bizi garen gizartean teknologia berriek oso garrantzitsuak dira. Beraz, hauen ikaskuntza eta irakaskuntza ezinbestekoa da, gizarte honen kanpo geratu ez ahal izateko.
TIC(Tecnologias de la Informacion) aplikazioak kontrolatzen ez dituztenek eskluzio arriskuan daude, lehen aipatu dugun moduan. Horregatik, Gizarte hezitzaileen papera izango da Teknologia Berrien munduan, beste pertsona batzuei erakutsi nola erabiltzen diren teknologia mota hauek.
Nire ustez, teknologi hauek gizarte guztia aldatu dute, hau da, egia da hainbat berrikuntza ekarri dituztela hainbat arlotan, esate baterako, medikuntza arloan. Baina, bere alde txarrak ere baditu. Teknologia hauei esker, gizarte indibidualista sortu da, honekin esan nahi dudana da, gaur egungo umeek eta gazteek ordenagailu gabe ezin daitekeela bizi, eta askotan ez dute bizitza sozial bat egiten.
Gainera, honekin batera sortu egin da Internet mundua, eta honek ere bere alde onak eta txarrak ditu. Alde onekin hasiko gara, Interneti esker hainbat informazio aurki ditzakegu, eta honek bide asko eta denbora asko errazten digu. Baina, orain aipatu dugun moduan, bere alde txarrak ere baditu, hala nola, Interneten barruan hainbat sare sozial aurki ditzakegu. Hauek eragin handia dute, gizartean bizi diren ume eta gazteetan. Honekin esan nahi dudana da, gazte asko sare sozialengatik ez dutela bizi sozialik egiten.
Guzti hau alde batera utzita, esan nahi nuke, herrialde askotan ez daukatela teknologia hauek eskuragarri, eta ez hori bakarrik funtsezkoak diren beste hainbat gauza ere. Baina, nire aburuz, pertsona hauek ez dut uste beharrezkoak dituztenik teknologi hauek, haien bizitza ezberdina delako.
Nik oraindik ez dakit teknologia berriak beharrezkoak ditugun, dakidana da gizarteak beharrezkoak bihurtu dituela. Eta orain, teknologia horiek gabe bizi garen gizarte honetan ez ginatekeela ezer ere ez izango.

Zahartzaroari buruzko Podcasts

Telebista programa batean atera zen zahartzaroari buruzko galdera baten erantzuna.